Nazkatu naiz.
Zuentzat gaizki zauden momentutan eta laguntza eskatzean, zure ondoan ez dagoena, laguna al da?
Zure munduan hala izango da baina nik lagunak oso preziatuak ditut. Nire lagunak behar dudanetan ondoan edukitzen ditut beti. Orain ni nire munduan bizi naiz, zu zure aldetik ta ni neretik ezta? Bost axola zuri gertatzen zaidana. Ba begira nazkatu naiz. Nazkatu naiz lagun plantak egiteaz, nazkatu naiz zure aurrean ezer sentituko ez banu bezala jokatzeaz, nazkatu naiz egun guztia zutaz hitzegiteaz, sentitzen dut baina nazkatu naiz. Lagun bezala oso ondo ikusten nauzula?a bai? baina badakizu zuk zer den lagun izatea?

No hay comentarios:
Publicar un comentario