sábado, 18 de diciembre de 2010

Lagun batek esan zidan behin :

sastadak eta korapiloak. Harian egiten diren korapiloak. Hori da azkenean bizitza. Korapiloak askatu nahian egindako sastadak, zauriak. Eta bakoitzak bere korapiloa du. Berak bakarrik askatu beharrekoa. Bizitza osoa igarotzen dugu korapilo hori askatu nahian, horretan galtzen dugu bizitza, eta heltzen da une bat zeinean konturatzen garen agian ez zuela merezi hainbesteko ahalegina egitea korapilo hori askatzen. Artaziak hartu eta moztu genezakeela haria. Baina hain da zaila haria mozteko erabakia hartzea... Agian korapiloa askatu nahian ibiltze horrek ematen dio-eta zentzua gure bizitzari.

No hay comentarios:

Publicar un comentario