lunes, 7 de febrero de 2011

28/12/10

Ez naiz hitz ederrekin trebea, ez dizut ilargia gaur ekarriko, baina badut gauza bat aitortzeko hitzez hitz esaten saiatzeko sentimendua:
  Orduak, egunak zugan pentsatzen ematen ditut laztana.Badakit urruti zu sentitu arren sarri nitaz ere oroitzen zarela.Nirekin ez bazeude, pentsatzen itotzen naiz bakarrik aurkitzean.Ta gaur ondoan behar zaitut berriro, bestela ez naiz nire bizitzaren jabe.Besarka nazazu gogoz, azkena balitz bezela.Geldi ezazu denbora eta eramango zaitut inoiz amestutako lurretara, zergaitiek garrantzirik ez dutenetara.
  Pentsatu gabe elkarri min ematean isilaraziz dena, muxu baten deseginez arrazoi handiena. Alako unetan zure irrifarra dut gogoan eta ezin du ahaztu zu baitzara nire poz guztien iturria.Komunetako ispiluetan dudan begirada, dudan irrifarra... zu baitzara dudan pertsonarik zoragarriena.
     Noizbait bukatzen badira laztanak eta asperen batean galtzen badira ilusio danak, behar duzunean ez ahaztu beti hor egongo naizela.Norbait maitatzen badut,betirako maitatuko dut gehiago ala gutxiago.Noizbait besarkada bat behar baduzu etorri nigana.Askotan galdurik sentitzerakoan,zer egin jakin gabe aurkitzerakoan,begiak itxi eta zabaltzerakoan, ni beti izango nauzu zure alboan.Noizbait zerbait kontatzeko beharra duzunean, hotziturik zaudenean edo goibel zarenean eta noizbait izanez gero laguntza beharrean, badakizu beti izango nauzu alboan. BETI, BETI.Lasai, ez eduki lotsarik edo beldurrik, bihotz bihotzez esaten dizut laztana. Maite zaitut, maite zintudan eta maite izango zaitut.

Iraganean idatzirikoak oroituz...

No hay comentarios:

Publicar un comentario