iskin hontatik idazten dizut
azken aldian bezala
egia da bai sasoi honetan
hotza egiten duela
neska gazte bat ezagutu dut
bost bat urte badirela
esango nuke bere begiek
erraz sorgindu nautela.
harrizko zoru ahaztuetan
biderik eta zaharrena
bizitzak sarri erakusten du
badena eta ez dena
inoiz latz hartu banindu ere
gaur gozo hartu gaituena.
lantzean baina, egun luzeetan
bihotza egoten da triste
agindutako promesa hura
ezin kunplidu nezake
"loriak udan" kantatzen baitut
inoiz gutxitan ez uste
letrak ez ditut oraindik ahaztu
akordatzen naiz hainbeste.
Maite zaitut txiki :)

No hay comentarios:
Publicar un comentario